Egitasmoari buruz

Mundu globalizatuan bizi gara eta ondorioz, enpresetan eta edozein erakundetan hizkuntza desberdinak kudeatu beharra dago. Gainera, lehiakorrago eta eraginkorrago izateko kudeaketa horrek egokia izan behar du, tokiko hizkuntzari behar duen garrantzia eta tokia eskainiz. Hala, bai enpresa arduradunek zein enpresei laguntzen ari garenok ulertu behar dugu hizkuntzak eta gure kasuan, euskara, negoziorako faktorea dela, langileen balio motibatzailea eta gizarte erantzunkizunaren adierazlea.

Horregatik GARAPEN, euskara eremu soziokonomikoan sustatzen laguntzeko ‘Hizkuntzak kudeatzen’ egitasmoa bultzatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzarekin elkarlanean. Egitasmo honen bidez, bai enpresentzat eta baita ere garapen agentzietako teknikarientzat hizkuntzak egoki kudeatzeko lagungarri izango den materiala, metodologia, diskurtsoa eta bitartekoak osatzen gabiltza.

Nori zuzendua

GARAPEN AGENTZIA BATEKO TEKNIKARIA NAIZ

Nola transmititu behar diet enpresei eta ekintzaileei hizkuntza kudeaketaren garrantziaren mezua?

Garapen agentzietako teknikariek enpresei eta ekintzaileei arlo desberdinetan laguntzen diezue: diru-laguntzen bilaketan eta kudeaketan, langile berriak aurkitzen, proiektu berriak ezagutarazten… Ondorioz, gai honetan ere teknikarion papera funtsezkoa da, enpresen eta ekintzaileen bidelagun zaretenez, hizkuntzen kudeaketaren garrantzia ulertarazteko eragile funtsezkoak baitzarete. Horregatik GARAPENen mezua hartzaileei behar bezala helarazteko, prozesua bera zein mezuak identifikatzen eta garatzen ari gara.

ENPRESA ARDURADUNA EDO LANGILEA NAIZ

Zergatik da garrantzitsua hizkuntzen kudeaketa egokia egitea eta zer balio erantsi ekarriko dit euskarak?

Ikasketak euskaraz egin eta lan munduan beste hizkuntza batean aritu beharra langile askok bizi duzuen errealitatea da, baina zuetako asko erosoago sentituko lirateke euskarak zuen enpresetan beste leku bat izango balu.

Bestalde, nahiz eta enpresa gehiagok ulertu, oraindik enpresa arduradun askorentzat berria da hizkuntzek eta gure kasuan euskarak, lehiakortasun aldagai gisa betetzen duen papera: kalitatezko zerbitzu adierazle gisa, elementu bereizgarri bezala, talentua erakartzeko, bezeroarekiko gertutasuna elementu bezala, lan-taldearen balio integratzaile modura…

Baliabideak

  • Uneko aktibizazio egitasmoak
  • Euskaraldia
  • Sustapen proiektu iraunkorrak
  • Praktika onen gida
  • Enpresa eredugarriak
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak
  • Ikasteko sareko baliabideak
  • Praktikatzeko baliabideak: Mintzalagun, Praktikatu, Mintzakide, Berbalagun…

Harremanetarako

Izena *
Fill out this field
Abizena *
Fill out this field
E-posta *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Herria *
Fill out this field
Mezua *
Fill out this field
You need to agree with the terms to proceed

Parte hartzen duten agentziak

Garapen-agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek eratutako erakundeak dira, eta haien egitekoa da garapen ekonomikoa sustatzea beren udalerri eta eskualdeetan. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, enpresen sorrera sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta proiektu estrategikoen garapena sustatzeko proiektuak garatzen dituzte.

Hizkuntzak Kudeatzen proiektuan parte hartzen duten garapen-agentziak hauek dira:

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.